XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eredu mota honen barnean badago hirugarren bat, zeinaren, eguneko eta gaueko tartea oso txikia den.

Esate baterako, hor daukagu Gonatus generoa, honek, egunean hartzen dituen 400-800 metroak ezer gutxi aldatzen ditu gauez, 300-500 metro gutxi gora behera.

Espezie batzuk hain zorrotza edo generalizatua ez den konportamendu erakusten dute, noizbehinkako migrazioa besterik ez baitute exhibitzen, Galiteuthis motan gertatzen den bezala, zeinak, orokorrean, sakonerako 900 metroak hartzen dituen, baina gauez, badira indibiduo bakan batzu (hemen populuaren multzoaz hitzegiterik ez dago) 100 metrotatik gain igotzeko kapaz direnak.

Beste espezie batzuk ez dute gauez urgaineruntz migratzen bakarrik, denbora berean sakoneran ere egiten bait dute, gaueko banaketa maila, egunekoa baino zabalagoa izan dadin lortuz.

Hau, Mastigoteuthis eta Octopoteuthis generoetan gertatzen da.

Azken honetan, egunez 200-400 metro banatzen dituzten espezieak, gauez, urgainetik hurbil, 500 metrotako sakoneraino hel daitezke.

Baina espezie guztiak ez daude gau-eguneko zikloaren araberako migrazio bertikaletara loturik, migratorioak ez direnak ere badirelarik, hauek, egunaren 24 orduetan zehar beren sakonerari eusten bait diote.

Migratzaile ez direnak, sakonera haunditan ematen dira maiz, eta adibide on bat, Vampyroteuthis infernalis delakoa da, Bathyteuthis edo Japetella generoen espeziekin batera.

Erdibideko uretan Helicocranchia pfefferi-ak ere 200-600 metrotako sakonera berari eusten dio nahiz gauez nahiz egunez.

Gainetik hurbil, 50 metro edo gutxiagotara, oktopodoen arteko beste espezie ez migratzaileak aurkitzen ditugu, hala nola, edo . espeziea, ur gainean egoten da konstanteki.

Espezie pelagikoez ari baldin bagara ere, hauetariko kopuru haundiak beren eguneko denboraldi bat, ozeanoren hondotik hurbil ematen dutela esan behar da, bai sakonera gutxitako uretan nahiz tarteko sakonerakoetan.

Hauen artean, , eta eta familietako zenbait espezie ere aipa ditzakegu.

Larben jokaera batimetrikoari buruz, hauetariko gehienak urgainean bizi direla esan dezakegu, nolabaiteko tamainura heldu arte bederen, bapatean nagusiak dauden sakoneraino jaitsiaz eta beraien eredu berbera segituz.

Beste zenbait kasutan, eta batez ere, Chiroteuthis generoan bezala, tamainu haundia erdiesten duten larbetan, nagusien habitat-erainoko larben jaitsiera progresiboa eta graduala da, beraien hazkundearen arauerakoa, hain zuzen ere.

Eredu hauetariko salbuespena, Vampyroteuthis infernalis delakoaren larbak konstituitzen du, indibiduo nagusiek baino sakonera haundiagoa hartzen bait du.

Aho mintza / Dortsalki loturiko aho-konektiboa / 1. beso dortsala / Aho mintzaren bentosa txikiak / 2. beso laterodortsala / 3. beso laterobentrala / Bentralki loturiko aho-konektiboa / Garroa / 4. beso bentrala / Zefalopodo baten koroi brankialaren ahoaldearen irudia.